Ganbara Abesbatza bigarren San Vicente de la Barquerako lehiaketan

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 4a

Lehen saria lortu izan balute bezala itzuli dira oñatiarrak Kantabria aldetik: "Pozik eta ondo egindako lanaren ondorioz jasotako errekonozimenduarekin". Puntu erdiko aldeagatik bakarrik geratu ziren bigarren Gran Canariako Coro de cámara Ainur taldearen aurretik. Epaimahaiari inoiz baino gehiago kosta zitzaion erabakia hartzea: domekan, 12:00etan eman zuten epaia.   Hirugarren tokian bukatu zuten Leioako San Juan Bautista Abesbatzak.

 

2009ko azaroan Avilesko lehiaketa irabazi ostean, hainbat aldaketa izan ditu nagusien Ganbara Abesbatzak. Esteban Urtzelai zuzendari kargua utzi eta haren lekukoa Aitor Biainek hartu zuen. Gainera, talde kide batzuek abesbatza utzi eta berriak sartu ziren taldean, tartean Ganbara Txiki abesbatzako bostek. "Lan handia egin dugu azken urtean lehiaketa honi begira eta oso oso oso oso pozik gaude lortutako emaitzarekin. Uste dugu gainera, azken hilabeteotan egindako lan gogorraren emaitzak ikusi direla" esan digute taldekieek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak