Bost sesiotan banatuko da jardunaldia, eta bi osoko bilkura nabarmentzen dira, eztabaidatuko diren gaiengatik eta parte-hartzaileengatik.
Lehenengoa bihar bertan, eguaztena, izango da (18:45-20:30), Experiencias e Iniciativas en Economía Social izenburuarekin. Moderatzailea Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluko zuzendari Patxi Ormazabal izango da, eta parte-hartzaileak, Servicios Sociales Integradoseko gerente Karmele Acedo, ASLE- Euskadiko Lan Sozietateen Taldearen gerentea Josetxo Hernandez Duñabeitia eta GBE-NER Elkarteko lehendakari Koldo Saratxaga.
Krisiaz berba egingo dute
Bigarrena eguenean, hilak 7 izango da (18:00-19:30), eta krisiaz hitz egingo dute. Deustuko Unibertsitateko Marta Enciso izango da oraingo honetan moderatzailea, eta Mondragon Kooperatibako Idazkari Nagusi Arantza Laskurain, Ipar Kutxako zuzendari orokor Carlos Oses, eta CES European CCOO ordezkatzen duen Luis Miguel Pariza izango dira hizlariak.
Jarraian, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen txanda izango da, elkartearen presidentea den José Mari Larramendiren hitzaldiarekin.
LSNEak antolatutako kongresu hori Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barne dago. Batzorde zientifikoan, Euskal Herriko Unibertsitatea, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Ikerketa Kudeaketa eta CREA (Bartzelonako Unibertsitateko Centro de Investigación en Teorías y Prácticas que Superan Desigualdades).