Tourrera joateko izen-ematea zabalik

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 4a

Uztailaren 15eko eta 16ko etapak ikusteko irteeran parte hartu gura dutenek, Oñatiko Lizarralde kirolak dendan eman behar dute izena egubakoitza, hilaren 8a, baino lehen. Bidaiaren prezioa da 130 euro, jana eta edaria barne. 12 urtetik beherakoek 75 euro ordaindu beharko dute.

Oñatiko tropela uztailaren 14an irtengo da Olakua auzotik, 14:30ean, eta zuzenean joango dira Lourdesen bukatuko den etapa leku pribilegiatuan ikusteko tokia hartzera. Uztailaren 15ekoa 13. etapa izango da eta 152,5 kilometro ditu. Pau-n hasi eta Lourdesen bukatuko da, eta tartean Aubisque eta Soulor igo beharko dituzte ziklistek. Etapa bukatuta Oñatiko zaleak lekuz aldatu dira.
Hilaren 16ko etapak aldiz 168,5 kilometro ditu, eta Saint Geudens-en hasi eta Plateau de Beille-n bukatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak