72 parte hartzaile Oñatin egin den Basoko Euskal Herriko arku-tiroketa txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko uztailaren 3a

Txantxiku Arkulariak taldeko kideek antolatuta eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko arku-tiroketa federazioaren laguntzaz, Euskal Herriko txapelketa jokatu da gaur, domeka, Oñatiko Arantzazu auzoko Zozopase gunean. 72 parte hartzaile batu dira eta Gorka Bikuña talde oñatiarreko kidearen arabera, eguraldia lagun, gustura aritu dira, baita ikusleak ere. 

Hiru kide nabarmendu dira oñatiarren artean. Oihana Marzanek seigarren egin du arku instintiboa modalitatean, Koldo Elortzak bosgarren arku librean eta Gorka Bikuñak laugarren longbow modalitatean.

Debagoieneko beste ordezkariei dagokienez, Irune Lacalle eta Antonio Vidriales senar-emazteen lana aipatzekoa izan da. Lacallek arku instintiboan bigarren egin du eta haren senarrak, berriz, hirugarren postua eskuratu du arku zuzenean; biak podiumera igo dira, beraz..Aretxabaletarrak izan arren Ordiziako taldearekin lehiatu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak