Jaia eta salaketa uztartu zituzten atzo, zapatua, Oñatin, Fan Hemendik! egunean. Eguna trikipoteoarekin hasi zuten eta ondoren bazkaria izan zuten azokan, jende ugari bildu zen. Arratsaldeko 18:00etan manifestazioa egin zuten Fan hemendik, utzi bakean Oñati lelopean. Manifestazioa amaitu ostean, kontzertuak izan ziren plazako pilotalekuan: Berri Tzaarrak; Reaccion 912; Intraba; D-pintxos; eta, azkenin, Miren, Agur eta Gorkak girotu zuten gaua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.