Larraitz Ugarte: "Autopistaren egoerari eta bidesariaren prezioari kolpe egingo diet lehenbailehen"

Asier Alkorta 2011ko uzt. 1a, 13:24

Larraitz Ugarte oñatiarra Gipuzkoako foru gobernuko kide izango da bihartik aurrera. Mugikortasun eta Bide-Azpiegiturako diputatua izango da. Irisgarritasunaren alorrean lan egingo du berak. Albistea publiko eginaz batera, bere hitzak jaso ditugu.

"Argi dagoen moduan egun batzuk aurretik nekien nik foru gobernuko kide izango nintzela. Esan zidatenean sorpresa hartu nuen eta barregura ere eman zidan. Izan ere, gutxik lortzen dute Aldundia bezalako erakunde baten sartzea. Orokorrean baina, ardura handiz lan egiteko gogoz nago eta ikusirik niregan konfidantza guztia jarri dutela ba gogotsu nago erronka berriari aurre egiteko. Irisgarritasun alorrean lan egingo dut nik eta egingo dudan lehenengo gauza autopistaren egoera hobetzea izango da. Prezioa ere garestiegia dela deritzot eta hortik hasiko nintzake".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak