Euskal Herriko arku-tiroketa txapelketa Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 29a

Txantxiku Arkulariak taldeko kideek antolatuta –Gipuzkoako eta Euskal Herriko arku-tiroketa federazioekin batera– Basoko Euskal Herriko arku-tiroketa txapelketa jokatuko dute domekan, uztailaren 3an, Oñatin. Arantzazu auzoan egingo dute proba, Zozopase gunean, 09:30etik aurrera.

Antolatzaileek ez dute zehaztu zenbat tiratzaile egongo diren, baina 60-70 bat espero dituzte: besteak beste, Kantabria, Burgos, Errioxa eta Euskal Herrikoak. Horien artean egongo dira Txantxiku Arkulariak taldeko kideak: Koldo Elortza, Lander Elortza, Joseba Astondoa, Oihana Marzan, Rafa Ugarte eta Gorka Bikuña.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak