Olaitturri elkarteak 'Anexiñua' herri antzerkia eskainiko du Oñatiko jaietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ekainaren 29a

Azken urteetako ohiturari eutsiz Oñatiko historia eta gertaerak gogora ekarriko dituzte Olaitturri kultur elkarteko kideek. Oñatiko jaietan, San Migel egunean, 'Anexiñua' herri antzerkia aurkeztuko dute. Iñazio Irizarrek eta Gerardo Elortzak idatzi dute testua Oñatiko euskaran. Dagoeneko hasi dituzte entseguak.

Bigarren karlistada ondorengo giroa ekarriko dute Oñatiko plazara Olaitturri elkarteko kideek. 1845ean Oñati Gipuzkoara sartu zeneko gora beherak, eta kaletarrek eta auzotarrek zituzten kezkak azalduko dituzte. Baita ere, Oñati Gipuzkoara sartzeko oñatiarrek eskatu zituzten baldintzak ere.

Gazteen gorakada

Herri antzerkiaren aurkezpenean kultur elkarteko bost kide egon dira. Azaldu dute azken urteetan gazte asko batu direla taldera; hain zuzen, 2002tik hona 17 gazte. San Migel egunean eskainiko dute antzerkia, oraindik ordua eta lekua zehazteke dute, baina asmoa da arratsalde partean plazan egitea aurkezpena. Taula gainean eta taula atzean 60 bat lagun ibiliko dira lanean eta antzezlanak ordubeteko iraupena izango du. 60 lagun horietatik 28 aktoreak izango dira, 5 musikariak, 8 bertsolariak eta gainerakoak atzean lanean ibiliko dira.

18 bertso

Herri antzerkiak 5 ekinaldi izango ditu eta tartean bertsoak sartuko dituzte, denera 18 bertso. Testu guztia elkartearen webgunean dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak