San Pedro eguna ospatzeko meza Torreauzon

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 28a

Bihar, hilaren 29, San Pedro egunean egingo dute meza Torreauzoko ermitan, 20:30ean. Bestalde, aste bukaeran ospatuko dituzte auzoko jaiak, egubakoitzetik domekara arte.

Egubakoitzean, 19:00etan hasiko dituzte ospakizunak etxafuego jaurtiketarekin. Ondoren, rock kontzertua egingo dute Mendeku Itsua, Asfikzia eta Black River taldeek. Azken horiek azken zuzenekoa egingo dute.

Zapatuan eta domekan

Zapatuan, kalejira, poteoa eta 27. mus txapelketa egingo dituzte. 17:00etan puzgarriak egongo dira gaztetxoendako eta 19:00etan txokolate jana eta goxokiak. Domekan aldiz, Torreauzoko XIV. krosa egingo dute 11:00etan; 12:30ean meza nagusia eta 13:00etan luncha dantzariekin, bertsolariekin eta auzoko trikitilariekin. Festak bukatzeko, 14:30ean, bazkaria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak