Bizizikasi pedagogia praktikan jartzea ahalbidetzen duen ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2011ko eka. 28a, 14:51

Uztailaren lehenengo asteburuan, Baketik-ek bizizikasi pedagogia praktikan jartzea ahalbidetzen duen ikastaroa eskainiko du Arantzazun. “Nork bere buruarengandik ikaste” izenburua du ikastaroak, eta, Baketik-ek eskaintzen dituen guztien artean, ondoen baloratutakoen artean dago.

Helburu finko eta zehatz bat du honakoak: parte-hartzaileei euren esperientziatik ikastea ahalbidetuko dieten tresnak eskaintzea.
Bizizikasi bizitza hobetzeko pedagogia da, bi kontzeptu integraturen sinesgaiaren emaitza: bizipena eta ikaskuntza. Geure bizipenaren kontzientziatik ikasiz geure burua hobe dezakegula esan nahi du. Ikastaro horrek, bizizikasi pedagogian sakontzeko aukera eskaintzeaz gain, atsedenerako eta lasaitasunerako hiru egunez gozatzea ahalbidetzen du.


Hiru egunetako ikastaroa
Uztailaren 1ean, ostirala, goizeko lehen orduan hasi eta hilaren 3an, domekan, bazkaldu ostean amaituko da.
Ikastaroaren matrikula 60 eurokoa da eta ostatuagatik, gastu guztiak barne, 85 euro ordaindu beharko dira. Izen-ematea 943 251 005 telefonora deituta, info@baketik.org helbidera idatzita edota www.baketik.org webgunearen bidez egin daiteke

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak