Askotariko belarrekin egindako eskulanak Arantzazuko azokan

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2011ko eka. 28a, 14:08

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Oñatiko ARTaso taldeak aurten ere eskulangintza erakusketa-azoka antolatu du. Uztailaren 25ean, astelehena, izango da, Santiago Egunean hain zuzen, Arantzazuko basilika aurrean. Bertan, askotariko belarrekin egin daitezkeen eskulana ezberdinak erakusten saiatuko dira; apaingarriak eta ukenduak, besteak beste.

ARTaso elkarteak Arantzazuko erloju-dorrearen aurrealdeko plazatxora joatera gonbidatzen du jendea uztailaren 25ean.

ARTaso elkartea
ARTaso elkartearen helburua, artea sustatzea da. Arantzazun eta Oñatin arte adierazpide ezberinak sustatzeko asmoz sortu zen, 2007an; besteak beste artisautza, pintura, literatura eta eskulanak. Artelanak jendeari hurbiltzeko tailerrak, eskulangintza-azoka, erakusketa eta bestelako ekintzak antolatzea da elkarte honen xede nagusia.

Aurkezpen ekitaldia 2008ko uztailaren 27an izan zen Gandiaga Topagunean. Urte horretan, eskulangintza, birziklatze tailerra eta eskulanen erakusketa antolatu zuten.

Bigarrenez, 2009ko Santiago  egunean antolatu zuten azoka. Urte hartan, artzaintzarekin gaiarekin lotu zuten, horren inguruko hainbat lanen erakustaldiak prestatuta. Artilearen inguruko prozesu guztiak erakutsi ziren, artilearekin eginiko eskulanak, larrugintza, abarkak eta erakusketa etnografikoak, besteak beste.


2010ean, berriz, naturarekin zerikusia zuten gaiekin girotu zuten azoka. Gaiarekin lotutako liburuak erakusteaz gain, ezti eta gaztagintzako tailerrak, taila, saskigintza, xaboi, eta kaikugileak egon ziren; trikitilariek alaitu zuten giroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak