'Bateragune' delako epaiketaren kontrako elkarretaratzea Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 27a

Eskubide zibil eta politikoen alde, epaikea politikorik ez! lelopean elkartu dira Bilduko udal taldeko kideak eta hainbat herritar plazan. Asteon hasiko duten Bateragune delako epaiketa "politikoa" dela salatu dute: "Herri honetan zabaldu den garai politiko berria oztopatzea eta garai politiko berria hau zabaltzen ahalegin berezia egin duten hainbat ordezkari politiko zigortzea da epaiketaren oinarri nagusia", esan zuten.

Epaiketa horren aurrean hainbat  erabaki hartu ditu Oñatiko Bilduk: alde batetik, gatazkaren irtenbidea sustatzeko, dagokion jarduera instituzionalean "urratsak emateko konpromisoa" hartu du.. Beste alde batetik, epaiketa politikoan behin-betikoz "alde batera " utz daitezela eskatu du. Azkenik, Bateragune auzian inplikatuta dauden kide guztiek "berehalako askatasuna eta absoluzioa" exijitu ditu-

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak