Udako kirol kanpaina abian

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 27a

Lehen txandako eta txanda bakarreko kirolekin hasi dira. Guztira 862 neska-mutikok eman dute izena. Horietatik 567k lehen txandan jardungo dute eta gainerako 295ak txanda bakarrean. Lehen txandan diharduten neska-mutikoak uztailaren 8ra arte egongo dira eta txanda bakarrekoak uztailaren 22ra arte.

"Berrikuntzak sartu arren, ohiko kirolek dute arrakasta handiena. Aurten ere tenisa, patinajea eta mini-tenisa izan dira harrera onena izan dutenak", esan digute kiroldegiko arduradunek. Hain zuzen ere, patinajean 140 neska-mutiko ibili dira, tenisean 132, mini-tenisean 102, eskaladan 75 eta igeriketan 46. Uztailaren 11tik 22ra eta abuztuko bi txandatan lekua dute oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak