Domekan, 12:00etan hasiko dute Corpuseko prozesioa, berrikuntza asko barik: Fernando Diaz izango da San Migel. Hori bai, apostoluek aurpegi eraberritua izango dute. Izan ere, maskarak berritu egin dituzte Gasteizko Croma enpresan. Gainera, ileorde berria erakutsiko dituzte.
Politikoak
Akaso aldaketa nabarmenena, politikoen presentzia izango da. Bilduko kideek esan dute ez dutela talde moduan parte hartuko. EAJko zinegotziek oraindik ez dute erabaki zer egingo duten.
Jarraian duzue Corpusetako egitaraua.
Ekainak 24
Goizean Oñatzeko dantzariak herriko auzoetan.
14:30-17:00 Oñatzeko dantzariak ikastetxeetan.
19:00 Musika eskolakoen kontzertua Portuko plazan.
22:30 Dos con gafas antzezlana Santa Anan.
Ekainak 25
09:00 Oñatzeko dantzariak herriko kaleetan.
12:00 Herri lasterketa gaztetxoendako.
17:00 Gari, Montxo eta Joselontxo Santa Anan.
19:00 IX. Nazioarteko Herri Lasterketa.
20:00 Musika Bandaren kalejira.
Ondoren Imuntzo eta Belokiren erromeria plazan.
23:00-01:00 Imuntzo eta Belokiren erromeria plazan.
Ekainak 26
09:00 Txistulari Bandaren goizeresia.
10:00 Musika Bandaren goizeresia.
10:45 Prozesioko irudiak parrokiara helduko dira.
11:00 Meza nagusia parrokian.
12:00 Corpus prozesioa herriko kaleetan.
13:15 Musika Bandaren kontzertua plazan.
18:15 Oñatzeko dantzarien emanaldia plazan.
19:00 Musika Bandaren kontzertua.