340 ume udalekuetan, 'Milakolore martxan'

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 23a

Uztailaren 1etik 29ra askotariko ekitaldiak egingo dituzte. Inoizko parte-hartzerik handiena. Horiek guztiak zaintzeko 34 begirale, bi koordinatzaile, errefortzuko laguntzaile bat eta praktiketako laguntzaile bat ibiliko dira.

Berrikuntzen artean daude umeak uzteko eta batzeko lekua eta adin tarte bakoitzerako egindako egitaraua. Gurasoek San Lorentzoko ETEOn utzi eta jaso beharko dituzte umeak, Zuazola institutuan obrak egin behar dituztelako. Gainera, adin tarte bakoitzerako ekintza-egitarau ezberdina antolatu dutela. 3-4 eta 4-5 adin tartekoak multzo baten sartu dituzte, 5-6 eta 6-7koak beste baten, eta nagusienak –7-8 eta 8-9-10 urtekoak– hirugarren taldean. "Ume guztiek ez dituzte joko berberak egiten. Ahalegindu gara adin tarte bakoitzerako egokiak diren joko eta jolasak bereizten", diote arduradunek.

Adinka kolore ezberdinak
Iazko bidetik jarraituta Milakolore martxan izango da udalekuen leloa. Oñati milakolore delako abestia presente izango dute ekitaldi gehienetan. Iazko moduan koloreak izango dira protagonista. Adin tarte bakoitzak kolore bat izango du: 3-4 urtekoek horia, 4-5ekoek berdea, 5-6koek laranja, 6-7koek urdina, 7-8koek gorria eta 8-9-10eakoek beltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak