Irene Alberdi Donostian dagoen Nafarroako Unibertsitateko Industria Ingeniarien Goi-Eskola Teknikoko industria ingeniaria da. Ulmako ibilbideari 1997.urtean ekin zion, beti ere Handling Systems Negozioaren baitan. Era berean, kooperatiba honetako organo ezberdinetan parte hartu izan du 2010eko maiatzean bertako Presidente kargua hartu zuen arte. Taldeko Lehendakaritzarekin bateragarri egingo du kargu hori.
Gogoratu Alberdi buru izango duen Ulma Enpresa Taldea 2011. urte honetan berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen ari dela. Egun zortzi negozio eta 4.000 langile inguru ditu eta Ulma Taldeak.