Arratsaldetik baina, beste hainbat ekitaldi egongo dira. 19:00etan txorimaloek kalejira egingo dute herriko neska-mutikoen eta txistularien laguntzarekin. 22:00etan, Kale Zaharrako plazatxoan, Ona tabernaren parean, erromeria egingo dute. Izer, Astiazaran eta Lutxurdixo trikitilariekin.
Ikastetxe bakoitzetik sei kide
Oñatz dantza taldekoen ekimenak herriko ikastetxeen erantzuna jaso du. Hala, eurek izango dira San Juan sua eta haren inguruko ospakizunak antolatzeaz arduratuko direnak. "Ikastetxeetako gurasoekin bildu ginen, eta aspaldiko ohitura berreskuratzeko aukera planteatu genien. Euren erantzuna oso ona izan zen. Eskola bakoitzetik seina kidek parte hartuko dute", esan digu Jesus Irizar Txutxin-ek.
Udalak jarriko du San Juan sua egiteko azpiegitura.