Azpiazuren 'Gaixotasun beltz hori' liburuaren aurkezpena

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 21a

Bihar, eguaztena, egingo dute ekitaldia 19:00etan, Oñatiko kultura etxean egingo duten ekitaldian egilea bera, Gerardo Elortza, eta udal ordezkariak egongo dira, besteak beste, Mikel Biain alkatea.  Liburuaren lehen aurkezpena Donostian egin zuten hilaren 8an.

Azpiazuren azken liburuan XVI. mendean Oñatik sufritu zuen izurritearen nondik norakoak kontatzen ditu. "1597ko udako beroekin sartu zen Oñatin izurritea. Peste bubonica deitzen zitzaion, baina herriak bere izen berezia jarri zion: gaixotasun beltza. Arkakusoek ekarrita, lepoan, besapean eta izterrondoan arrautza baten neurriko buboi mingarriak agertzen ziren. Sukar ikaragarriak eragiten zituen, eta gehienek ez zuten hirugarren egunetik aurrera egiten. Izurritea oso kutsakorra zen", kontatu digu Azpiazuk.
Haren eraginez oñatiar asko hil zen. Azpiazuk dituen datuen arabera 1.300dik gora lagun bi urtetan. "Kopurua izugarria da, kontuan hartuta ordu hartan 5.000 bat lagun bizi zirela Oñatin. Datuak fidagarriak dira", esan digu. Izurriteaz gaiz, krisiak, armadak eta goseteak gogor astindu zuten XVI. mende bukaera Oñatin.
Azpiazuren liburua dagoeneko salgai dago herri liburu-dendatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak