150 bat neska-mutiko Ulmaren bizikleta martxan

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 19a

Joko Olinpikoetan parte hartu duten Leire Olaberriaren eta Asier Maezturen laguntzarekin egin zuten ibilbidea egubakoitzean, hilaren 17an. 9-14 urte arteko neska-mutikoak hiru taldetan banatu zituten adinaren arabera, eta hiru ibilbide ezberdin egin zituzten. Martxa bukatuta kamisetak sinatu zituzten bi ziklistek eta opariak zozketatu zituzten parte-hartzaileen artean. Argazkiak hemen.

Gainera, Kirolgi Fundazioak euren kirol ibilbidea aitortzeko omenaldia egin zien. Iñaki Ugarteburuk opari bana eman zien. Ekitaldian parte hartu zuen Ulma Taldeko presidente berriak: Irene Alberdi bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak