Trinitate jaiak Araotzen

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 17a

Araoztarrek hartuko dute auzoetako jaien lekukoa aste bukaeran. Bihar eta etzi Trinitate jaiak ospatuko dituzte. Auzoko batzordeak askotariko ekitaldiak antolatu ditu.

Ospakizunak bihar, 16:30ean hasiko dituzte. Auzoko mus txapelketa jokatuko dute Saloian. 17:00etan haurrendako jolasak egingo dituzte eliza aurreko plazan. 21:00etan auzo afaria egingo dute. Miren Amuritza eta Julio Soto bertsolariek, eta Saioa eta Maider trikitilariek girotuko dute afal ondorengoa. 00:00etan bola txapelketa egingo dute.
Domekan, 11:00etako mezaren ondoren salda banatuko dute, eta jarraian herri kirolen saioa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak