The Screamin' Targets talde donostiarrak 2010eko erdialdean hasi zuen jarduera. Hasiera batean Ibañez eta Gisela elkartu ziren eta ondoren Arturo Zumalabe bateria jolea eta Beñat Bergara baxu jolea gehitu zitzaizkien. Sei abestiz osatutako maketa dute donostiarrek, eta euren ideia biniloan singlea ateratzea da. Abesti guztiak eurek sortutakoak dira, ez dute bertsiorik. The Nerves, Flaming Groovies, Plimsouls eta Dave Edmunds dira besteak beste, euren erreferenteak.