Visi Gutierrez irakaslearen aginduetara, gogor egin dute lan azken asteotan koreografiak ondo ikasi, eta irailetik landutakoak tapiz gainean erakusteko.
Beste talde batzuk
Oñatikoekin batera, Bergarako Arizmendi elkarteko hiru taldek euren dantzak erakutsiko dituzte. Talde horietan lau oñatiarrek dihardute. Tartean Lide Osinaga. Osinagaren taldea Gipuzkoako txapeldun izan da aurten.