Fernando Mikelarenaren artelanak, Enpresagintzan ikusgai

Txomin Madina Milikua 2011ko ekainaren 16a

Fakultatea herritarrengana hurbiltzeko duela hilabete batzuk abian jarritako 'No more boring fridays' ekimenaren barruan sartzen da erakusketa hau.

Oñatiko Enpresagintza fakultatea, ikasteko toki ez ezik, arte galeria ere izango da datozen asteotan, izan ere, gaurtik ikusgai dago bertan Fernando Mikelerena artistaren lanekin osatutako erakusketa. 15 artelan dira denera, margolanak batzuk eta eskulturak besteak.

Jaiotzez lesakarra izan arren, ibilbide artistikoa Donostian burutu du Mikelerenak eta ez du edonolako maixua izan gainera: ia hogei urtetan zehar Eduardo Txillidarekin elkarlanean aritutakoa da-eta. Pinturan eman zituen lehen urratsak, nahiz eta apurka apurka, eskulturari ere heltzen joan. Bere lanak gainera, beste hainbat lekutan ere egon dira ikusgai, besteak beste Madrilen eta Sevillan.

Izen gabeak

Fernando Mikelarenaren  lanak baditu hainbat berezitasun; artelanek, esaterako, ez dute izenik, egileak nahiago du-eta ikusleak askatasunez interpretatzea eta bere ondorioak ateratzea. Artelanen oinarrizko materiala gainera, alabastroa da, beste hainbat materialekin konbinatua. hala, hondartzaklo area, burdin oxidoa eta aderilu hautsa ere erabiltzen ditu.

Uztailaren 30a arte egongo da erakusketa ikusgai. uztailaren 15a arte, goiz eta arratsaldez ikusi ahalko da astelehenetik egubakoitzera: 08:30tatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. uzatailaren 16tik aurrera, goizez bakarrik ikusi ahalko da.

No more boring fridays edo euskaraz Ez ostiral aspergarri gehiagorik  ekimenaren barruan prestatu dute Enpresagintzakoek Mikelerenaren erakusketa. Duela hilabete batzuk abiarazi zuten ekimen hau unibertsitatea herritarrengana gerturatzeko asmoarekin, eta kontzertu batzuk ere antolatu dituzte horren harira. Ekimenarekin jarraitzeko proposamen gehiago jasotzeko prest daude gainera.







 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak