Usakoko bainu denboraldia: ekainaren 25etik irailaren 11ra

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 16a

Egun horretatik aurrera, sorosle zerbitzua egongo da irailaren 11ra arte, 15:00etatik 20:00etara. Bainu denboraldia zabaldu aurretik, Usakoko hainbat gune txukundu egingo dituzte: zakarrontziak ipini, dutxak martxan jarri, belarra moztu, sorosleen aterpea egokitu...

Udalak sorosle zerbitzua jartzen duenetik, aldaketa nabarmena izango du aurtengo zerbitzuak: alegia, soroslea arratsaldeetan bakarrik egongo da. "Hainbat faktore hartu ditugu kontuan ordutegia zehazteko: aurrekontua eta jende gehien batzen diren orduak. Hori horrela, erabaki dugu arratsaldeko ordutegira mugatzea soroslea", esan digu Kirol teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak