36 bikote plazako pilota txapelketan

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 15a

Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Errioxako bikoteak lehiatuko dira martitzenetan eta eguenetan uztailaren 24ra arte. 17 bikote  kadete mailakoak dira eta 19 gazte mailakoak. Plazako pilotalekuan jokatzen den txapelketak bi helburu nagusi ditu: pilotarien denboraldia luzatzea eta plazako pilotalekua bultzatzea.

Atzo martitzena jokatu zuten lehen jardunaldia. Kadete mailako bi partidu jokatu zituzten eta emaitzak izan ziren: Intxausti-Imaz 22, Zubizarreta-Agirregabiria 8; eta, Etxenike-Etxegoien 21, Aizpuru-Eizmendi 22.

Partidu gehiago

Eguenean, hilaren 16an, gazte mailako bi lehia jokatuko dituzte: Setien-Otaegi, Arregi-Prietoren kontra; eta Zelaia-Beola, Galurralde-Erostarberen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak