Jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa abian da

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 15a

Uztailaren 15a da lanak aurkezteko azken eguna. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oñatiarra izatea edo bertan bizitzea. Azala diseinatzeko teknika librea izango bada ere, ezinbestean Oñatiko Jaixak 2011 esaldia agertu beharko dela esan du Udaleko Kultura Batzordeak.

Lan guztiak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira.

Sariei dagokienez, gaztetxoen mailan opariak eta argitalpena oparituko dira eta nagusietan lehenengo saria jasotzen duenak 350 euro eskuratuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak