Herri Batzarra egingo du Ezker Abertzaleak Kultur Etxean

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 15a

Egoeraz hausnartzeko Herri Batzarra egingo du Oñatiko Ezker Abertzaleak bihar. 19:00etan egingo da. Oro har, hauteskundeen aurreko egoera eta ondorengoa izango dira hizpide. Herritar guztiei batzarrean parte hartzeko deia egin zaie.

Hona hemen batzarreko gai ordena:

0.- Sarrera
1.- Azken hilabeteetako ibilbide politikoaren balorazioa.
2.- Kanpaina aurreko egoera politikoa.
3.- Legalizazioa: Olatua tsunami bihurtu zueneko inflexio-gunea.
4.- Hauteskundeen emaitzak.
5.- Aurrera begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak