Udabaltza berria eratuko dute zapatuan, hilaren 11n

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 9a

Osoko bilkura 12:00etan egingo dute. Ezustekorik ez badago Bilduko alkategai Mikel Biain aukeratuko dute alkate. Orain arte alkate izan den Lourdes Idoiagak makila emango dio, eta alkate gisa lehen diskurtsoa egingo du.

Hauteskundeetako emaitzen arabera Bilduk 11 zinegotzi izango ditu eta EAJk sei. Hori horrela, kargua hartuko duten 17 zinegotzi horiekin udalbatza eratu ahal izateko mahaia sortu beharko dute: zinegotzi gazteena eta zaharrena aukeratuko dituzte. Mahaia eratu ondoren, kredentzialak banatuko dizkie udal idazkariak, eta zinegotzi kargua hartuko dute guztiek. Ondoren, bozkatzeko unea helduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak