Afrikako V. asteko ospakizunak gaurtik hilaren 11ra arte egongo dira

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 8a

Gaur hasi eta hilaren 11ra arte Afrikako V. astea ospatuko da Arantzazun Baketik eta Tau fundazioak antolatuta. Ekuatore Gineako ordezkariak izango dira aurtengo Afrikako Astean. Gaurtik egubakoitzera, 18.00etatik 20.00ak bitarte, “Demokratizazioa, etnizitataea eta itxaropena Afrikan: Bubi herriaren kasua Ekuatore Ginean” gaia jorratuko da saio bakoitzak bi zati izango dituelarik. 

Lehenengoan ikuspegi global batetik landuko da gaia eta bigarrengoan Bubi herriaren kasua aztertuko da bertako ordezariekin. Ekainaren 11ean, hitzaldia eta dokumental bat izango ditugu eta Asteari amaiera emateko herri-bazkaria izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak