Isuna jartzeko arrazoia izan zen partiduan, Helmantico futbol zelaian, euskal presoen aldeko bandera bat erakustea. Isun horri aurre egin nahian, bazkari eta kontzertu bat antolatzea iruditu zitzaien Oñatiko hainbat gazteri "ahal den neurrian laguntzeko".
Egun hau antolatzearen arrazoiak dira, batetik, isuna ordaintzeko dirua ateratzea eta, bestetik, gertatutakoa kontatzea.
Hala, oraingo zapaturako, hainbat ekimen antolatu dituzte:
- 13:00etan: Poteoa Antton tabernan hasita.
- 14:30ean: Bazkaria eta bertsoak. Txartelak Arrano eta Boga tabernan salgai daude 7 euroren truke.
- 19:00etan: Manifestazioa txarangak girotua eta poteoa.
- 21:30ean: Kontzertua Porco Bravo eta Sermon's taldeaekin.