Garcia Marquezen literatura berbetagai Enpresagintzan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 8a

Margarita Garcia Marquez (Gabriel García Márquez nobel saridun kolonbiarraren lehengusina) eta Tachia Quintanar (idazlearen lagun izandakoa eta poetisa) Oñatin izango dira bihar, eguena. Bien artean honako lelodun berbaldia emango dute: Influencia de la infancia y juventud en la literatura de Gabriel García Márquez desde la óptica de dos mujeres: Margarita García Márquez y Tachia Quintanar (Poetisa).

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Oñatiko fakultatean izango da hitzaldia, goizeko 11:00etatik 12:00ak bitartean.

Biak ere esperientzia handiko emakumeak dira eta zer kontatu dutenak, Hitzaldia parte-hartzailea egin nah dutela adierazi dute antolatzaileek, Enpresagintzakoek. "Galdera-erantzunak izango dira" diote. Interesa duen guztientzat irekia egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak