Musika eskolakoen ikasturte bukaerako kontzertua

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 7a

Jose de Azpiazu musika eskolakoek euren musika kalera aterako dute egubakoitzean, hilaren 10ean, 19:00etan. Ikasturtean zehar landutako kantuak eta piezak erakutsiko dituzte herritarren aurrean.Guztira, 10 talde eta 250 neska-mutiko igoko dira oholtza gainera. Ekitaldia hasi aurretik, Lengoaia Musikaleko 4. mailako eta perkusio ikasleek, batukada egingo dute; eta bukaeran,  play-dance egingo dute Rioren Like I love you kantuarekin.

Baina, batuka eta koreografiaren artean, musika izango da protagonista. Tarte horretan bai, erakutsiko dute ikasturte osoan landu dituzten piezak. Lehenak ganbera-taldeko ikasleak izango dira. Euskal kantuak –Triste bizi naiz-eta–, modan dauden hainbat kantu –Lady Gagaren Bad Romance–, eta klasikoak –The Beatlesen Yestereday eta Mecanoren Hijo de la Luna– eskainiko dituzte.
Perkusio taldekoek Phil Collinsen kantu baten bertsioa egingo dute, xilofonoarekin, bateriarekin... Akordeoi taldekoek Lei it be-hey Jude eta The Lion sleeps tonight joko dituzte, besteak beste; eta triki-pandero taldekoek Kolore gabeko eta Bi neska-zahar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak