Arantzazuko santutegitik Biozkorniara ibilaldia egingo da hilaren 12an

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 7a

Ekainaren 12an oinezko ibilaldia egingo da, Arantzazuko Santutegitik Biozkorniara. Ibilaldia doakoa da eta nahi duen orok edukiko du aukera bertan parte hartzeko. Besteak beste, txangoaren helburuak Arantzazuko inguruak hobeto ezagutzea eta igande atsegingarria pasatzea dira. Hitzordua Santutegian jarri da, 09:00etan. Ekimena Arantzazuko Adiskideak elkarteak antolatzen du.

Arantzazuko Santutegia hoteletik abiatuko da ibilaldia eta zazpi orduko iraupena edukiko du.

Hona hemen txangoaren ibilbidea:

  • Arantzazuko Santutegia hotela:Sindikako aldapa igo eta metro gutxira Duruko artzai-kortarako norabidea adierazten duen seinalea ikusiko da. Aurretik bide horrek eskaintzen duen ikuspegiaz gozatu ahalko da.
  • Duruko korta:pagoen eta pinuen basoa zeharkatuko da.
  • Malla:arbasoen aztarna arkeologikoak ikusi ahalko dira.
  • Ezkista: basoa atzean utzi eta larre berde amaitezinak zeharkatuko dira.
  • Bizkornia:Arriurdin eta Artzanburu artean, Goierri ikusteko balkoia bisitatuko da.
  • Artzanburu:Artzanburura igotzea aukerakoa da ibilbidean. Ez igotzea erabakitzen dutenek hegoaldeko bideari ekingo diote eta Artzanburuko trikuharria bisitatu ahalko dute.
  • Urbia: Poljea.
  • Arantzazu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak