Aniztasun juridikoa eta demokraziaren gaineko mintegia

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 7a

Eguenean eta egubakoitzean, hilaren 9an eta 10ean, Aniztasun juridikoa eta demokraziaren gaineko mintegia egingo dute Nazioarteko Lege Soziologia Institutuan. Princeton Unibertsitateko Mirjan Künkler eta John Jay College-ko Yüksel Sezgin izango dira koordinatzaileak. Informazio gehiago hemen.

Lantegi honetan demokrazia post-kolonialen kalitatea eta horietan dauden aniztasun juridikoak eta jurisdikzionalak aztertuko dira. Indonesiatik Senegalera, Indiatik Perura edo Filipinetatik Mozanbikera, estatuek urte luzez jardun dute ezberdintasunaren eta integrazioaren, bateratzearen eta berdintasunaren artean lehian. Sistema juridikoa berezitasuna babesten duen bitartean eskubideei buruzko arau bateratuak ezartzeko promesak eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak