Adierazpen Askatasun Eguna zapatuan ospatuko da

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 6a

Adierazpen Askatasun Eguna zapatuan, ekainak 11, ospatuko da. Besteak beste, herritar bati Salamanca eta Realaren arteko partidua ikustera joan zenean jarritako 4.000 euroko isuna ordaintzeko dirua lortzea eta egun polit bat pasatzeko helburuekin egingo da ospakizuna. Bazkariko txartelak salgai daude Bogan eta Arranon.

Eguneko egitaraua:

  • 13:00etan poteoa Antonen hasita.
  • 14:30ean bazkaria eta bertsoak (txartelak salgai daude Bogan eta Arranon, 7 eurotan).
  • 19:00etan Txaranganifa eta poteoa.
  • 21:30ean Kontzertuak: Sermond´s eta Porco Bravo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak