Jose Antonio Novoa oñatiarra, arrantzale onena

Mirian Biteri 2011ko ekainaren 5a

Jose Antonio Novoak irabazi zuen, atzo arratsaldean, Oñatin egindako herri mailako arrantza txapelketa. Hiru amuarrain hartu zituen. Bigarren, haren seme Mikel Novoa izan zen, beste horrenbeste arrainekin; eta Iñaki Urtazar hirugarren geratu zen, bi amuarrainekin.

Arantzazu errekan egin zuten Pago Uso elkarteak eta Alzu dendak antolatutako txapelketa, 16:00etatik 19:00etara; San Pedrotik Olatera bitartean. Infantiletan, Mikel Lopez izan zen txapelduna, eta alebinetan, Alaitz Lazkanoiturburu. Hiruna amuarrain hartu zituen bakoitzak.

Txapelketa amaitzean, merienda egin zuten han bertan parte hartu zuten lagunek. 32 partaide izan ditu denera aurtengo edizioak; horietako asko gaztetxekoak eta oñatiarrak guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak