Olakuan esaterako, txorimaloak eta rock kontzertua izango dira nagusi gaur. Musika saioa 22:30ean hasiko dute Gas, Bitz, Nos la suda eta El Trio Calabera taldeek. Bihar, Oñatzeko gazteen emanaldia, bertso saioa, auzo bazkaria eta Kantuan kalean ikuskizuna izango dira protagonista. Azken horretan (17:30ean) Ganbarako hainbat abesbatzek eta herriko ikastetxeetako neska-mutikoek abestuko dute. Biharko erromeria Luhartz taldeak egingo du.
Domekako ekitaldien artean aipagarriena, Benito Rosek egingo duen bike-trial eta freestyle ikuskizuna izango da (13:00etan). 15:30ean mus txapelketa egingo dute Olakua tabernan, eta 16:00etan, jaiak bukatzeko, umeendako jolasak.
Auzo-afaria Murgian
Asentzio jaiak ospatuko dituzte Murgian. Gaur, 21:00etan, afaltzeko elkartuko dira auzoko elkartean. Bertsolarien eta trikitilarien laguntza izango dute.
Bihar, zapatua, 16:00etan mus txapelketa, haurrendako jolasak eta txokolate-jana egingo dituzte Asentzio elkartearen inguruan. Domekan, jaiak bukatzeko, 11:00etan meza nagusia egingo dute ermitan. Ondoren, kirol emanaldia egingo dute eta luncha banatuko dute.