Bestalde, ekainean zehar poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte Txanda elkarteko kide diren negozioetan. Berdearen txanda delako leloarekin 2.000 poltsa berrerabilgarri banatuko dituzte. Poltsa berrerabilgarrietan Txandaren leloa eta Txanda-kide direnen izenak gaertuko dira. Kanpainaren helburua da plastikozko poltsen erabilera txikitzea eta berrerabilgarriak erabiltzeko ohitura bultzatzea. Kanpaina ekain osoan egingo dute.