Biltzarraren gai nagusia izango da Euskal lurraldeak eta nafar Estatua. Euskal lurraldeen, batik bat mendebaldekoen, eta nafar Estatuaren arteko hartu-emanak aztertuko dituzte. Gai nagusi horrek bi eztabaida esparru izango ditu: alde batetik, euskal lurralde historikoen lotura Nafar Erresumarekin; eta, beste alde batetik, mendebaldeko lurrek 1512ko konkistan jokatutako papera.
Bestalde, bi tailer egingo dituztela aurrera zuten: Antzinako dokumentuen irakurketa nola egin bata, eta Dokumentatzen ikasi, bestea. Gainera, Lope de Agirreri buruzko liburu baten aurkezpena egingo dute, eta musikaldia eta bisita gidatuak antolatzeko asmoa ere badutela esan zuten.