Grabatutako maketa jendaurrean aurkeztu dute trikitixa ikasleek

Julen Iriondo 2011ko eka. 1a, 12:51

Martitzen buruzuria izan arren, erromeria doinuek hartu zuten atzo arratsaldean Oñatiko San Anton plaza ingurua. Herriko Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek maketa grabatu dute eurek jotzen dituzten abesti herrikoiekin, eta lanaren aurkezpen gisa saioa egin zuten atzo kalean. Giro polita sortu zuten, eta jendetxoa batu zen ikusi eta entzuten.

Soinuarekin bakarka, soinu eta pandero, taldean... Hori bai, denak Arkaitz Allur irakasleak lagunduta. Oñatiko Jose de Azpiazu musika eskolako trikitixa eta pandero ikasle gehienak pasatu ziren atzo San Anton plazako eszenatokitik. 55-bat soinu ikasle eta 20 inguru pandero-jole ari dira egun musika eskolan, eta denek hartu dute parte abesti herrikoiekin osatu duten maketan. 35 pieza dira guztira, eta atzokoa doinuon jendaurreko aurkezpena izan zen.

 

 

 

Jendetxoa batu zen San Anton plazan saioa entzun eta ikusteko. Umeekin hasi eta ikasle helduetaraino, adin guztietakoek hartu zuten parte emanaldian. Izan ere, denetarikoak ditu Oñatiko musika eskolak, soinuak eta panderoak herrian hartu duten indarraren erakusle. Trikitixa eta pandero ikasleen maketa laster egongo da salgai musika eskolako idazkaritzan, sei euroren truke.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak