Nahi duten guztientzat egingo dira ekintzak ekainaren 8tik 11ra bitartean Arantzazun. Eguaztenetik egubakoitzera bitartean egingo diren saioetan Bubi herriaren kasua jorratuko da, bi saiotan banatuta, besteak beste. Lehenengo saioan ikuspegi global batetik landuko da gaia eta bigarrengoak Bubi herriaren kasua bertako ordezkariekin jorratuko da. Zapatuan hitzaldia eta dokumentalaren estreinaldia egingo dira.
Asteari amaiera emateko herri bazkaria egingo da.
Ekintzetan parte hartu nahi duenak aurretik izena eman beharko du, telefonoz (943 25 10 05) edo internetez (info@baketik.org)