"Kantua kalean" ekimena egingo da zapatuan, Olakuan

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 31

Ganbara Txikik antolatuta, aurten ere "Kantua kalean" ekimena egingo da. Zapatuan dago jarrita hitzordua, Olakuan, 17:30ean. Guztira sei taldek abestuko dute jaialdian: Elkar Hezi ikastetxeko abesbatza, Jose de Azpiazu Musika Eskolako Abesbatza, Txantxiku ikastolako abesbatza, Ganbara Txiki, Ganbara Txikitxo eta Ganbarako Tailerretako taldea.

Duela bi urte egin zen Kantuan kaleanen lehenengo edizioa eta ekimenak orduan eduki zuen "arrakasta" ikusita, berriro esperientzia errepikatzea pentsatu du Ganbara Txikik. "Orduan izandako harrera beroak, berriro ere errepikatzera animatu gaitu", esan du Aitor Biain Ganbara Txiki eta Txikitxoko zuzendariak.

Denetara 225 ume inguru arituko dira zapatuan kantuan Olakuako agertokian. Hasiera baten talde bakoitzak bakarkako saio txiki bat eskainiko du. Ondoren, guztiek batera Mirrix Katua ipuin musikala abestu eta dantzatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak