Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, bisita berezia Arrikrutzen

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 30a

Hain zuzen ere, Arrikrutzeko koba-ekosistemaren ezagutza delako irteera egingo dute domekan, ekainaren 5ean. Bi orduko ibilaldia egingo dute. Interesatuek 943 08 20 00 telefonoan eman behar dute izena.

Domekako ibilaldian, ohiko bisitetan erabiltzen den pasarela alde batera utzi, eta begi-bistan ez dauden alderdia erakutsiko dituzte; besteak beste, koba barruan ematen diren baldintza zorrotzak eta egoera hartara moldatu diren bizidunak ezagutzeko aukera egongo da. Parte-hartzailee mendiko botak erabili beharko dituzte.

Mugarik Gabeko Lurpea

Mugarik Gabeko Lurpea duela lau bat urte Kantauriar mendikateko hainbat leize turistikoen  senidetzearekin  ezagutarazi zuten. Senidetze honek , gure lurpea ezagutarazi eta bisitak errazteko  kolaborazio promozional bat ahalbidetu du. Informazio gehiago hemen

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak