Gu ere bertsotan delako emanaldian bi saio egingo dituzte, 17:00etan bata, eta 18:30ean bestea. Lehenengo saioan parte hartuko dute Txantxiku Ikastolako, Elkar Heziko, eta Errekalde Herri Eskolako 4., 5., eta 6. mailetako ikasleek. Bigarrenean, DBH 1 eta 2ko ikasleak igoko dira oholtza gainera.
Eurek egindako bertsoak
Jende aurrean abesterakoan zer sentitzen duten jakingo dute etzi. Guztiek botako dituzte eskola orduetan landutako bertsoak; alegia, eurek egindako koplak. "Guk gaiak proposatu dizkiegu, eta guztion artean aukeratu ditugu egokienak. Baina oholtza gainean eurek egindako bertsoak abestuko dituzte. Originalak dira bertso guztiak", dio Olaldek.