Errekaldeko jaiak hasiko dituzte gaur rock kontzertuarekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 27a

Errekaldeko plazatxoa rock doinuez beteko da gaur. Bost talde igoko dira taula gainera, eta ez edonolako taldeak. Discipulos de Dionisos, Lobo electrico, Fiachras, Ez! eta CC627 taldeek jardungo dute Errekaldeko jaiei hasiera emateko kontzertuan.

21:00etan hasiko dute kontzertua. CC627 eta Ez! Oñatiko taldeak dira; Fiachras talde bergararrak Hiltzera goaz azken laneko soinuak ekarriko dituzte.


Discipulos de Dionisos donostiarrak betiko indarrez jardungo dute, eta baita Lobo Electrico tolosarrek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak