Festak hasteko txorizo eta sagardo dastatzea eta rock kontzertua egingo dituzte, besteak beste. Discipulos de Dionisos, Lobo Electrico, Fiachras, EZ! eta CC627 taldeek egingo dute zuzenekoa 21:00etan.
Bihar haurrendako puzgarriak eta hiruko saskibaloi txapelketa jokatuko dituzte. 16:00etan goitibehera lasterketa egingo dute Larrain Gain elkarte ingurutik Errekalderaino. 19:30ean rock kontzertua egingo dute Reaccion 912 eta Kepa eta Ander taldeek. 22:00etan Ikusi Makusi antzerki taldeak emanaldia egingo du. 02:00etan laburmetraiak eskainiko dituzte.
Hildakoen aldeko meza
Domekan, auzoko hildakoen meza egingo dute. 12:00etan umeendako krosa egingo dute eta 14:30ean auzo bazkaria. Bazkaldu ondoren mus txapelketa egingo dute, eta 19:00etan Hamaika Bertutek bertso emanaldia egingo dute. Jaiak bukatuko dituzte etxafuegoekin.