Herri mailako arrantza txapelketa, ekainaren 4an

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 26a

Interesatuek dagoeneko zabalik dute izenemate epea: ekainaren 2a baino lehen egin beharko dute, Alzu dendan. Federatu txartela eduki beharko dute. Dena den, egunerako txartela egin gura duenak aukera izango du: 15 urtetik beherakoek bost euro ordainduta eta helduek 15 euro.

Herri mailako arrantza txapelketa egingo dute ekainaren 4an Arantzazu errekan, Pago Uso elkarteak eta Alzu dendak antolatuta. Txapelketa 16:00etan hasiko dute Etxe Aundi jatetxe aurrean. 19:00etara arte amuarrain gehien harrapatzen dituenak irabaziko du. Bukaeran merienda eta sariak egongo dira parte-hartzaile guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak