Ulmako bulego eta produkzio planta guztietan eta inguruko eskoletan, erabilitako (baina gastatu gabeko) boligrafoak batuko ditu Ulma Taldeak, ekainaren 24ra arte. "Kanpainak iraungo duen hilabetean, bazkide eta langile guztiek alde batetik eta eskolako gazteek bestetik, Nikaraguako umeen hezkuntzaren aldeko proiektuan aktiboki inplikatzeko aukera izango dute", esaten du Ulmak.
Bulego, produkzio planta eta eskola guztietan kutxa batzuk ipini dira, Hezkuntzaren Itsulapikoak. Horietan utzi behar dira boligrafoak.
Helburua 1.000 boligrafo biltzea da. Nikaraguara bidaliko dituzte, Etagukzergatikez helburuarekin bat eginez, Nikaraguako umeak eskolaratzeko. Boligrafoak emango dizkiete, hango eskolara bidal ditzaten.