Raul Gartzia aukeratu dute Ulma C y E-ko presidente

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 25a

Ulma C y E kooperatibako kideek Raul Gartzia aukeratu zuten presidente berri. Egubakoitzean batzarra egin zuten aukeraketa egiteko.

Gartziak oraingo presidente Xabier Mugartzak baino babes handiagoa lortu zuen. Orain, erabakia Ulmako hainbat organutik pasa behar da, haiek berretsi dezaten.

Ulma Talde osoko presidente berria ekainean aukeratuko dute. Normalean, Ulma Construccion-eko presidentea izaten da kargu horretarako aukeratua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak