Bestalde, taldeko kideek banaka egindako grabaketez gain, guztiak elkarrekin beste hainbat pieza grabatu dituzte; besteak beste, Santa Anako kontzertuan eskaini zituzten piezak. Guztira, 35 grabatu dituzte.
Erakustaldia
Maketa grabatuta nola geratu den ikusteko, aurkezpen emanaldia egingo dute hilaren 31n Ona taberna aurreko plazatxoan, 18:30ean. Gainera, maketa salgai ipiniko dute laster. Interesatuek musika eskolako idazkaritzan erosi ahalko dute 6 eurotan.